Txikitatik egon nahiz musika munduan oso sartuta, 8 urterekin gitarra jotzen hasi nintzen. Baina Rap mundua 13 urterekin ezagutu nuen, garai hartako rap kanta famatuak entzuten nituen eta “batalla de gallos” txapelketak egitera animatu nintzen. 2018-an kantuetan bakarrik nabarmendu nintzen eta nire lehenengo kantak idatzi nituen, pixkanaka kantu berriak idatzi eta gero gaur egun hemen nago Under CvK.

Nire erreferenteak izan dira batez ere 13 urtekin rap mundua ezagutu nuenean “Arce”, Baina niretzako erreferente handienak reggae munduan daude. “Fyahbwoy”
eta “Morodo”. “Jime” ere bada niretzako erreferentea gaur egun.

“Batalla de gallos” txapelketa formatuetan hasi nintzen rapeatzen eta
pixkanaka interes hori galdu egin nuen, musika eta kanta propioak egiteko
motibazio pertsonal berria bilatuz.

2020-an reggae asko entzuten hasi
nintzen eta urte bateko geldialdia eta
gero nire rapa eta reggae-a nahasten hasi
nintzen gaur egungo nire estilo pertsonala
dena.

Etorkizunerako ditudan proiektu edo planak musika berria eta kantu gehiago ateratzea da. Orain arte urtean zehar kanta gutxi ateratzen nituen baina etorkizunerako dudan proiektu bat da hilabetero edo pare bat hilero kantu berriak ateratzea denboraldi batez. Kolaborazioak ere baditut eskuetan etorkizunera begira.